
ZUZENEAN
Carlos Mena kontratenorra izango da gaur Arriagan
Bilboko Arriaga antzokiaren kontzertuen programazioa aurrera doa eta gaur Carlos Mena kontratenorra izango da protagonista. Gasteizko abeslariak «Paisajes y recuerdos» izeneko kontzertua eskainiko du arratsaldeko zortzietatik aurrera Susana Garcia Salazar pianistak lagunduta, eta Vaughan Williams, Liszt eta Sorren abestiak interpretatuko ditu.