Bergarako ezker abertzaleak EAJren oposizio «suntsitzailea» kritikatu du
GARA |
Bergarako ezker abertzaleak, komunikabideei bidalitako agiri baten bitartez, EAJ alderdia herrian «oposizio suntsitzailea» egiten ari dela salatu zuen atzo.
Dokumentuan diotenez, «krisi egoera larriak guztion elkarlana eskatzen» du. EAJren aldetik ez dute horrelako jarrerarik ikusten, eta bai, ordea, «gobernuaren iniziatibekiko boikota eta giroa gaiztotzeko ahalegina», ezker abertzalearen esanetan.
Horrez gain, EAJ Euskal Herrian irekitzen ari den prozesu berrian ez dela inplikatzen ari nabarmendu dute, eta jeltzaleek ez dutela «euskal gatazkaren ondorioak konpontzeko inongo konpromisorik agertzen», besteak beste, «euskal preso politikoen inguruan hartu diren erabaki guztietan ez dutelako parte hartu nahi izan».