GARA > Idatzia > Kultura

Okzitaniako «La Sematna»-ri eta Kazeta.info-ri diru laguntza ukatu diete

KAZETA.INFO | BAIONA

“La Sematna” Okzitaniako astekariak atzo salatu zuenez, bere proiektu digitala garatzeko eskatutako diru-laguntza publikoa ukatu egin diote. Astekariak CPPAPera (Commission Paritaire de la Presse et des Agences de Presse) jo zuen sarean jarduten duten informazio orokorreko hedabideek jasotzen duten laguntza eskatzeko. «Dirua ez dugu jasoko okzitanieraz soilik jarduten dugulako», salatu zuten. Bestalde, Ipar Euskal Herriko Kazeta.info-ren eskaera ere baztertua izan da bigarren aldiz. Euskaraz soilik jarduten duenez, Kazeta.info ez dela «informazio politikoa eta gai orokorrak zabaltzen dituen hedabidea», erran du aldi oro CPPAP batzordeak. Kazeta.info-k onartezintzat jo du erabakia. Horregatik, Parisen, Kultura Ministerioko Hizkuntza Frantsesa eta Frantziako Hizkuntzen Ordezkaritzaren eta SPILen (Interneten bidezko Hedabideetako Sindikatu Independentea) aitzinean, bere kexa agertu zuen Iparla Baigura elkarteak.
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo