Iranek petrolio-horniketa eten die frantsesei zein britainiarrei
Irango Petrolio Ministerioak atzo jakinarazi zuenez, frantses Estatuko zein Britainia Handiko konpainiei ez diete erregai gehiago salduko. Horiek utziko duten lekua beste erosle batzuek beteko dutela erantsi du Teherango Gobernuak. Horrela erantzun die Iranek Europar Batasunak hartutako zigorrei. Tentsioak gora egin du berriz, irandarren programa nuklearraren aitzakiapean, eta mehatxu militarrek ez dute batere laguntzen giroa baretu dadin.
GARA |
Ali Reza Nikzad Irango Petrolio Ministerioko eledunak egin zuen atzo iragarpen ofiziala: Iranek Britainia Handiari eta frantses Estatuari petrolio gehiago ez esportatzea erabaki du.
Begirale guztiek berehala gogorarazi zuten EB Europar Batasunak zigortu egin duela Asiako herrialdea bere programa nuklearra bertan behera utz dezan, eta atzo hartutako erabakia zigor horiei emandako erantzuna izango litzateke.
«Ingeles eta frantses konpainientzako petrolio gordinaren esportazioa eten egin da», esan zion Nikzad eledunak Shana Irango petrolioari buruzko berri agentziari. Eledunak berak gogorarazi zuen Rostam Qasemi Petrolio ministroak berak iragarri zuela duela gutxi Europako herrialde batzuei petrolio esportazioa eteteko aukera hor zegoela, Europar Batasunak joan den urtarrilaren 23an Iranen aurka hartutako neurriei erantzuna emateko.
Irango petrolioa beste norbaitek erosiko duela erantsi zuen Nikzadek. «Iranek ez dauka inolako arazorik bere petrolioa esportatzen jarraitzeko. Ministerioak aztertuta dauka frantses eta britainiar enpresei saltzen genien erregaia nori esportatu hemendik aurrera; bezero alternatiboak prest dauzkagu».
Joan den asteazkenean atzo hartutako erabakiaren aperitiboa izan genuen. Hasan Tayik Irango Atzerri Ministerioko Europa Mendebalderako zuzendariak espainol, italiar, frantses, greziar, nederlandar eta portuges enbaxadoreekin hitz egin zuen, petrolioa esportatzeko ezarri dituzten neurri berriak -askoz ere zorrotzagoak- ezagutarazteko eta ordainketa bermeak eskatzeko.
Bilera horiek enbaxadoreekin egin ondoren Tayikek berak esan zuenez, gertatzen ari denaren erantzukizuna europar agintariei dagokie, ez Teherangoei. «Europarrek jakin behar dute Iranek bere petrolioa beste batzuei saltzea erabakiz gero, beraien gobernuen erantzukizuna izango dela», adierazi zuen agiri baten bitartez Atzerri Ministerioko Europa Mendebalderako zuzendariak, Teheranen programa nuklearra dela-eta Europar Batasunak erabakitako zigorren harira.
«Zigorrek eta isunek ez dituzte irandarrak kaltetuko -adierazi zuen Tayikek-. Europako populazioarengan, berriz, aurkako eragina izango dute, Europa oso egoera ekonomiko nahasian baitago eta oso negu gogorra du aurrean». Zuzendariak erantsi zuen Iranek ezin duela ezer egin gabe geratu, bere petrolioaren %20 inguru inportatzen zuten herrialdeek horrelako erabakiak hartu ondoren.
Iranek egunean 3,6 milioi upel esportatzen ditu. Asteazkenean europarrei ezarritako baldintza berriak ezagutzera eman zirenean, petrolio gordinaren salneurriak gora egin zuen nazioarteko merkatuan.
El mensaje no puede ser más claro: atacar las instalaciones nucleares iraníes «no es prudente» en estos momentos, según declaraciones del general estadounidense Martin E. Dempsey, que fueron emitidas ayer en un programa de la CNN.
El ministro de Exteriores iraní, Ali Akbar Salehi, anunció ayer que en breve tendrá lugar en Estambul una reunión de representantes de Irán y del Grupo 5+1 (EEUU, Rusia, Estado francés, Gran Bretaña, China y Alemania) para abordar el contencioso nuclear. Teherán «está preparada para el peor escenario» en vista de las amenazas de EEUU, argumentó. «Como creemos que tenemos razón, no tenemos dudas sobre nuestro proyecto nuclear. Por ello, tenemos intención de seguir adelante con confianza sin prestar atención a la guerra propagandística. Incluso en el peor escenario, estamos preparados», apostilló. Los barcos iraníes que cruzaron el sábado el canal de Suez llegaron ayer al puerto sirio de Tartus. GARA