GARA > Idatzia > Kultura

bilduma

Artea Oinez erakusketa zabalik da Iruñean

San Fermin Ikastolak Artea Oinez Erakusketa antolatu du, urtean zehar Nafarroa Oinezen inguruan egiten diren kultur ekitaldien egitarauan. Erakusketa martxoaren 19ra arte ikusgai egongo da Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan. Halaber, ekainaren 7tik uztailaren 8ra Donostiako Kutxa Boulevard Aretoan ikusi ahalko da. Estilo eta teknika desberdinetako hirurogei artista inguruk hartu dute parte eta arte-diziplina askotako lanak ikusi ahalko dira: pinturak, eskulturak, argazkiak...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo