GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA | Iñaki Petxarroman 2012/7/22

Franco eta Guardia Zibila

Bizkaiko Diputazioak baliogabetu egin ditu duela 62 urte Francori emandako ohoreak. Besteak beste, erakundearen urrezko liburuan lehen lekua zuen diktadoreak, eta Bizkaiko argitsuen dominaren jabe zen. 62 urte behar izan dituzte. Arinago ibiltzen dira agintariak beste zeregin batzuetan.

Baina gauza batzuk nekez aldatzen dira. Eta horren erakusgarri da atzo Espainiako errege-erreginek Bilbora egin zuten bisita, Iberdrola dorrearen inaugurazioaren harira. Erraz ahazten da Francok berak aukeratu zuela Juan Carlos I.a bere ondorengo estatuaren burua izateko (...).

Gauzak nekez aldatzen diren beste seinale bat: Andoaingo bi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, eta inkomunikatuta daude Madrilen. Hobe litzateke, garai berrien erakusgarri, torturaren eta tratu txarren biktima ez izatea. Baina, gauzak hain gutxi aldatzen diren estatu batean, okerrenaren beldur izateko arrazoi bat baino gehiago dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo