
EMANALDIA BERTAN BEHERA UTZI DUTE
Irabarneko gazte baten heriotza dela-eta, «Maskar» ikusgarria kolokan
Aurten Maskaradak utzitako hutsunea betetzen laguntzeko nahian «Maskar» ikuskizuna emateko egitasmoa aurkeztu zuten Zuberoan. Alta, Argia.com-ek atzo azaldu zuenez, asteburu honetako emanaldia bertan behera geratu da, Irabarneko gazte baten heriotza dela-eta. Aipatu hedabideak zehaztu zuenez, gaztea ez zen ikuskizunean parte hartzekoa, baina bai Gotaineko gazteen laguna, eta horiek dira «Maskar»-eko dantzariak. Oraingoz ez dute iragarri beste egunen batean egingo duten.