GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Munduko bodyboard itzulia abian da

Lehen txapelketa Pipelinen izan zen, kalitate eta indar handiko olatu artean.

p046_f02_133x96.jpg

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Otsaileko itsaskiak lagun izan zituzten mundu mailako bodyboard itzuliko lehen txapelketan parte hartzera Hawaiira bertaratu ziren lehiakideek. Aspaldiko urteetan izan dituzten baldintzarik hoberenak izan ziren, olatu bikainak.

Grand Slam Series itzulia, mundu mailan, maila gorena ordezkatzen duen itzulia da. Lehen txapelketa Pipelineko olatu indartsuan izan zen.

Jeff Hubbard hawaiiarra izan zen mutilen kategorian irabazlea. Pipeline bikain ezagutzen duen lehiakide honek bertan bigarren titulua eskuratu du aurtengoan. Nesken kategorian berriz, Isabela Sousa brasildarra izan zen garailea. Eta belaunikako modalitatean Sacha Specker hegoafrikarrak irabazi zuen.

Gogoratu bi direla goi mailako itzuli honetan parte hartzen ari diren euskaldunak, Alez Uranga zumaiarra eta Eunate Agirre sopelarra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo