GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

National

Luzapeneko gol batek garaipena ostu eta berdinketa eman dio Avironi

AVIRON 1

FREJUS 1

Jon LEUNDA

Lelo aurpegia geratu zitzaien baionarrei herenegun gaueko partidaren ostean. Lan ona egin ostean, batez ere bigarren zatian, neurketa amaitzeko minutu bat falta zela lortu zuten gola. Bazirudien puntuak Baionan geratuko zirela, baina geratzen zen denbora apurrean kanpotarrek, etxekoen hutsaz baliatuz, berdindu egin zuten norgehiagoka.

Alain Pochatek zuzentzen dituen mutilak oso urduri zelairatu ziren, eta lehen zatian lekua aurkitzea asko kostatu zitzaien. Bigarrenean, ordea, beste jarrera bat erakutsi zuten, baina ez zuten merezitako emaitza lortu.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo