GARA > Idatzia > Euskal Herria

Berritze lanak burututa, orain tren gehiago iragan daitezkeela dio CADEk

Lapurdiko AHTren eraikuntza egungo trenbide sarearen saturazioaren menpe dagoela dio Estatu frantsesak. RFFk, trenbide berriaren beharra defendatzeko, Baiona eta inguruetan egin diren berritze lanek ez dutela tren gehiago pasatzen uzten esan du; CADEk kontrakoa dio.

p019_f01_97x144.jpg

Idoia ERASO | BAIONA

RFF Frantziako Trenbide Sareak bilkura bat egin zuen otsailean, Baionako geltokian eta inguruko trenbideetan egin dituzten zaharberritze lanak aurkezteko. Lapurdiko hiriburuko suprefeturan egin zen bilkurara trenbideak zeharkatzen dituen herrietako auzapezak gonbidatuak izan ziren. AHTren kontrako borroka bultzatzen duen CADE kolektiboa ere bilkuran izan zen, eta RFFk eman datuen gainean bestelako irakurketa egin du.

RFFren datuak zalantzan jarrita, AHTren kontrako borrokak antzina jarraituko duela nabarmendu du CADEk, eta udaberrirako ekintza handi bat prestatzen ari direla jakinarazi du.

Eginak diren zaharberritze lanak aspaldi eskatu zituzten AHTren kontra dauden elkarte eta hautetsiek, gaur egungo trenbidearen kudeaketan dagoen utzikeria salatuz. Lan horiek eginda, berritze horrek tren garraioa, joan-etorri kopurua, handitzea ahalbidetuko ote duten ala ez da orain eztabaida. AHTren aldekoek baietz diote eta aurkakoek ezetz.

Zaharberritze lanak lau eremutan egin dituzte: Baiona eta Akize arteko seinaleztapen-sistemaren berritzea; aurrerapen guneak Landetan, Baionako Mousseroleseko bidebanatzearen aldaketa eta azkenik, Baionako geltokiko trenen aparkalekuen eraldatzea.

Baionako geltokiko eta Mousseroleseko aldaketek hiriburuko blokeatze puntua arintzea lortu dute eta inguruko trenbideetan egindako berritze lanei esker tren gehiago pasa daitezke, CADEren aburuz.

Azaldu duenez, seinaleztapena berritzearen ondorioz egunean noranzko bakoitzeko 29 tren gehiago pasa daitezke, eta Landetan trenak aurreratzeko egin dituzten gune horiei esker beste 16 izan daitezkeela ere baieztatu du, SMA gabinete suitzarrak emandako datuetan oinarrituta.

Datu horiek trenbidearen saturazioaren inguruan ere kokatu ditu CADEk. RFFk egindako kalkuluen arabera, 2020rako noranzko bakoitzean egunean 138 tren pasako dira. CADEk, aurreikuspen horrekin ados ez badago ere, berrikuntzekin egunero 149 tren pasa daitezkeela dio; RFFk 118 besterik ez direla pasatzen ahal defendatu du.

Garraio Behatokia

Otsailean egin zen bilkura RFFk antolatu informaziorako hitzordua besterik ez zen izan. Aldiz, Garraio Behatokiak du Ipar Euskal Herriko trenbide sarearen gaitasuna noiz agortuko den zehazteko ardura eta heldu den astean eginen du bilkura. Estatu frantsesak behatoki horrek 2020tik aurrera ere irautea nahi du, baina RFFk Herri Onurarako Aitorpena 2013rako lortu nahi du, horrela AHT eraikitzeko etapa administratibo berri bat aurreratuz.

Halaber, Behatokiaren baitan ematen ari den isiltasun politika salatu du CADEk. Behatokia bertako eta Estatuko erakunde publiko eta pribatuek osatzen dute. Ipar Euskal Herriko eragile sozial batzuk ere badira, CADE barne.

Bost hilabete iragan dira behatokia abian jarri zenetik eta orain arte egin diren bilkuretan informazio berririk ez dela eman salatu du kolektiboko bozeramaile Victor Pachonek. «Denek arrazoi komertzialei egozten diete trenen pasaiari buruzko informazioa eman ezin izatea».

4 gune berrituak

Lau gunetan egin dituzte zaharberritze lanak: Baiona eta Akize arteko seinaleztapen sistema; Landetako aurreratze guneak; Baionako Mousseroleseko bidebanatzearen aldaketa; eta Baionako geltokiko trenen garajea.

149 tren egunean

Berrikuntza lanei esker, egunean noranzko bakoitzean 149 tren ibil daitezkeela adierazi du CADEk, SMA kabinete suitzarrak egin lanean oinarrituta. RFFk, aldiz, egunean soilik 118 pasa daitezkeela dio.

2013an aitorpena

Garraio Behatokiak egungo trenbide sarearen saturazioa aurreikusi eta ondorioz trenbide berriaren eraikuntza data erabaki behar du, baina RFFk 2013rako Herri Onurarako Aitorpena lortu nahi du, etapa administratibo berri bat aurreratuz.

Arranca el tramo del TAV entre Hernani y Astigarraga, con un presupuesto de 71 millones

El consejero de Transportes de Lakua, Iñaki Arriola, colocó ayer la primera piedra del tramo del TAV entre Hernani y Astigarraga, con 2,4 kilómetros de longitud y que incluye el viaducto más largo del ramal guipuzcoano con 1.025 metros. La obra, con un presupuesto de más de 71 millones de euros, cuenta con un plazo de ejecución de 27 meses.

Con este son ya quince los tramos del ramal guipuzcoano en obras, y en breve comenzarán en el tramo Zizurkil-Andoain, de 4,9 kilómetros de longitud y un coste calculado de 180 millones. Mientras que el tramo Hernialde-Zizurkil continúa en proceso de licitación. Arriola indicó que está previsto que las obras lleguen a Donostia en 2016 y recordó que el acuerdo alcanzado en otoño pasado con el Ministerio de Fomento permitirá que la capital sea estación pasante, no terminal.

Con motivo de este acto, la izquierda abertzale consideró que «en esta época de crisis económica, es una auténtica atrocidad seguir despilfarrando dinero con el Tren de Alta Velocidad». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo