GARA > Idatzia > Kultura

Kukubiltxok «Oilo Hilak» lan berria estreinatuko du gaur Mungian


Alvaro HILARIO | MUNGIA

Mungiako Olalde aretoak hartuko du gaur Kukubiltxo taldearen «Oilo hilak» ikuskizunaren estreinaldia. Larunbatean eta igandean, 20.00etan, Deustuko «Pabellón 6» aretoan egongo dira.

«Oilo hilak» Eduardo Galeanoren «El imperio del consumo» artikulutik jaiotako ikuskizuna dugu. Bertan, neurririk gabe erosteko eskubidea kolokan jarriko dute oiloek eta pertsonek, eta erosteak berak sorrarazten dituen arazoak aztertuko dituzte.

Hitzik gabeko maskara ikuskizun hau Kukubiltxoren eta Berlingo Famili Flöz konpainiaren elkarlanak sortua da. «Ikuskizuna tailer luze baten emaitza da. Urteak dira elkarrekin lanean gabiltzala eta prozesu luze horren fruituak erakusteko garaia zela erabaki genuen», adierazi digu Kukubiltxoren zuzendari Josu Camarak.

Bost dira Famili Flösz taldearen Thomas Rascherren zuzendaritzapean arituko diren aktoreak: Marifeli Etxeandia, Ainhoa Alberdi, Maria Alonso, Iurgi Etxebarria eta Josu Camara bera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo