GARA > Idatzia > Euskal Herria

Martxoaren 31n Baionara joatera deitu dute, euskararen aldeko martxara

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak martxoaren 31n Baionan arratsaldeko bostetan Xaho kaitik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin zieten atzo euskaltzale guztiei. Martxaren helburu nagusia Ipar Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala izatea da.

p016_f01_200x109.jpg

Jon ADAN |

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak martxoaren 31n euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko Baionan egingo den manifestazioan parte hartzera dei egin diete euskaltzale guztiei. Deiadar manifestazioaren leloa «Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat» izango dela eta arratsaldeko 17.00etan Baionako Xaho kaitik abiatuko dela azaldu zuen Kontseiluko zuzendaritzak atzo Bilbon egindako agerraldian.

Lehenago ere euskararentzako lege geriza, lege babesa, aldarrikatzeko manifestaldiak antolatu izan dira Ipar Euskal Herrian, euskaltzaleen deiadar gisa irudikatu diren manifestaldi jendetsuak. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu zuenez, «Frantziako Estatuak mendeetan zehar lurralde-hizkuntzen kontrako politika aplikatu izan du eta gaur ere halaxe egiten du, nahiz eta hizkuntza horien hiztun komunitateen mobilizazioen bitartez tokian tokiko aldeko neurri edo politika batzuk abian jarri diren».

Ildo beretik, Kontseiluko ordezkariak gehitu zuen Estatu frantsesak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna sinatu arren, ez duela berretsi, eta ondorioz, ez duela Itunean jasotako neurriekiko konpromisorik hartu behar izan. Are gehiago, «2008an Frantziako Asanbleak Konstituzioa aldarrikatu zuen eta lurralde-hizkuntzak ondare izendatu zituen. Orduz geroztik, Gobernuak lege berri bat egingo duela iragarri zuen, baina oraindik ez du ildo horretan pausorik eman», gaineratu zuen.

Bilbaoren ustez, euskarak dagokion estatusa bermatua izan beharko luke: «Euskara berezkoa da bere lurraldean, eta ondorioz ofiziala behar du izan, bai eta lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa ere».

Manifestazioaren helburuak

Ildo beretik, euskararen biziraupena jokoan dagoela-eta Deiadar mobilizazioaren bitartez zer aldarrikatu nahi duten zehaztu zuen Bilbaok: Lehenik eta behin, Ipar Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala izatea nahi dute, alegia. balio juridikoa izatea eta arlo guztietan erabilia eta garatua izatea. Bestetik, Estatu frantsesak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berrets dezala eskatuko dute, euskara eta gainerako lurralde-hizkuntzak eremu publikoan ofizialki aitortuak izan daitezen.

Azkenik, hizkuntzen lege egokia bozkatua eta aplikatua izatea aldarrikatzen dute: alde batetik, lurralde hizkuntzetako hiztunen hizkuntza-eskubideak aitortzeko eta bakoitzaren betebeharrak finkatzeko, eta bestetik, martxan jarriak diren hizkuntza politika publikoak eragingarriak izan daitezen.

Bilbaoren esanetan, «egoera hori izanik ere, gero eta gehiago gara euskaraz bizi nahi dugun euskaldunak; hori uzten dute agerian azken garaiotan egindako inkestek, bai eta euskararen alde egiten diren mugimenduek izan dituzten parte hartzaile kopuru handiak ere». Berezko hizkuntzan bizitzea oinarrizko eskubidea dela eta horretarako herritarrak lege-babesa beharrezkoa duela adierazi zuen.

Bestalde, Bilduk, ohar baten bitartez, Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak martxoaren 31n Baionan Xaho Kaitik abiatuko den manifestazioarekin eta bertan plazaratuko diren aldarrikapenekin bat egiten duela jakinarazi zuen. Alde horretatik, egun horretan bertan, Estatu frantsesean aitortzarik ez duten beste hizkuntzen alde, Quimperen, Perpinyàn, Ajaccion, Tolosan eta Estrasburgon egingo dituzten mobilizazioei babesa adierazi zieten.

Apoyo del Parlamento de Gasteiz y del Consejo General

El Parlamento de Gasteiz instó ayer al Ejecutivo de Lakua a seguir trabajando, en colaboración con la Oficina Pública del Euskara, por la protección y la promoción del euskara en Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa. Esta idea, redactada en una enmienda a la totalidad presentada por el PSE, sustituyó a la proposición no de ley defendida por el PNV, que pedía una interlocución directa entre Lakua y París.

Por otro lado, el presidente del Consejo General de Pirineos Atlánticos, George Labazée, mostró su apoyo a los actos organizados en el Estado francés en favor de las «lenguas regionales». El dirigente bearnés del PS destacó que él habla occitano. GARA

Joateko arrazoi bat

«Frantziako Estatuak mendeetan zehar lurralde-hizkuntzen kontrako politika aplikatu izan badu ere, mobilizazioei esker, tokian tokiko aldeko neurri edo politika batzuk abian jarri dira», adierazi zuen Kontseiluko idazkari nagusiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo