GARA > Idatzia > Kultura

POESIA JAIALDIA

Eli Tolaretxipi idazlea Londreseko Olinpiada Kulturaletan izango da

Londreseko Olinpiada Kulturaletako Poesia Jaialdian Espainiako ordezkari gisa parte hartzeko hautatu dute Eli Tolaretxipi idazlea. Ekimen honetan Olinpiadetan izango diren 204 herrialdeetako poetak bilduko dira, sei mila poeten artean aukeratutakoak. Emakundek bere poza agertu zuen eta zorionak eman zizkion idazle euskaldunari. Emakumearen Euskal Erakundeko kideek adierazi zutenez, aukeraketa honek, Tolaretxipiren lana eta ahalegina saritzeaz gain, «emakumeek gure gizarteko arlo guztietan egiten duten lana ikusarazten laguntzeko balio du».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo