Binakako Txapelketa
Aitor Zubieta talismana, alboan
Enpresa berekoak izan arren, Xala-Laskurain bikoak Etxarriko atzelaria izango du botilero eta Titin III.a-Merino II.ak, Joaquin Plaza.
Jon ORMAZABAL
2003. urteko Binakako Txapelketan enpresa desberdinetako bikoteen arteko partidetan botilero bat izatea ahalbidetu zenean, askok inora joango ez zen txorikeriatzat hartu zuten. Pilota profesionalizatuz joan den heinean, ordea, detaile txikienak ere zaintzen dituzte pilotariek eta, gauzak horrela, aurtengo finalean arau horri salbuespen bat ezarriko zaio; lau pilotariak Aspekoak izanda ere, Bilboko hilaren 29ko finalean laguntzaileak izango dituzte lau pilotariek.
Erabaki honen oinarrian Xala-Laskurainek eta Titin III.a-Merino II.ak finalerdietako ligaxkan Adarragan jokatutako partida dago. Izan ere, apirilaren lehen egunean Adarragan jokatutako partidan, bi bikoteek, araudiak dioen bezala, botilero «ofizialik» gabe jokatu zuten. Hala ere, Joaquin Plaza, errioxarren prestatzailea, lehen lerroan eseri zen, pilotariak esertzen diren lekutik hurbil, bere pilotariei aholkuak emateko. Lekuindarrak eta Soraluzekoak, aldiz, ez zuten inoren laguntzarik izan, etxekoek 22-16 irabazi zuten partidan.
Laskurainen deia
Soriako prestatzaileak atzo Logroñoko irrati batean azaldu zuenez, finalerako sailkatu eta egun gutxira, Laskurainek dei egin zion, finalerako gaiaren inguruko akordio bat lortu eta finalean antzeko zerbait gerta ez dadin. «Nik Bilborako sarrera erosita neukan, eta Laskurainek deitu zidan, ni Titin eta Merinoren ondoan egotea eta eurek inor ez izatea ondo iruditzen ez zitzaidala esanez. Eurek enpresari bi bikoteek botilero ofiziala izatea eskatuko ziotela esan zidan eta niri ideia bikaina iruditu zitzaidan. Nik ulertzen dut euren postura eta, eurek beren aldetik eta guk guretik, Asperi eskaera egin genion eta honek onartu egin zuen», azaldu zuen Plazak.
Hori bai, Eibarko promotorako arduradunek oso garbi utzi zuten, Xala-Laskurainen laguntzaileak ezin zuela inondik inora Aspeko teknikari bat izan -normalean Jokin Etxaniz aritu da lapurtarrarekin eta gipuzkoarrarekin- eta beste norbait aukeratu beharko zutela.
Gauzak horrela, Xala eta Laskurainek Aitor Zubietarengana jo zuten. 2010. urteko txapelketan bikotea osatu zutenetik, Xalak eta Etxarriko atzelariak harreman estua lortu dute eta atzelariak aurrelariaren botilero lanak egin izan ditu Lekuinekoak jokatutako buruz buruko lehietan. Esaterako, Zubieta alboan zuela eskuratu zuen lapurtarrak iazko Eskuz Eskuko txapela.
Hein handi batean, nafarra Xalarentzat talisman moduko bat bihurtu dela esan genezake, jokatutako azken hiru finaletatik, bera alboan izan ez zuen bakarra galdu baitu Aspekoak, iazko Binakakoa alegia.
«Bilborako sarrera erosita neukan eta Laskurainek deitu zidan, ni Titin eta Merinoren ondoan egotea eta eurek alboan inor ez izatea ez zitzaiola ondo iruditzen esanaz, eta bakoitzak bere botileroa eduki ahal izatea eskatu genion enpresari».
Zeberio y Aizpurua II se conocen a la perfección, son viejos conocidos, y esta tarde jugarán juntos para medirse a Juaristi y Etxeberria III. Duelo de cuatro remontistas ya experimentados que ofrecerán un partido vistoso. En los últimos partidos Galarreta está viviendo auténticos partidazos y eso es debido en gran medida al buen estado de forma de la mayoría de los pelotaris del cuadro. Todos están entonados y eso se nota en la calidad de los duelos.
GARA