GARA > Idatzia > Kultura

Kaleko arteak Otxandio izango du topaleku I. Artekale Egunean

p049_f02_88x80.jpg

A.A. | BILBO

Apirilaren 29a aukeratu du Artekalek, Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak, bere lehen Artekale Eguna ospatzeko, eta hemendik aurrera, urtero errepikatzeko asmoa dutela azaldu dute gainera. Igande horretan, egun osoan zehar elkarteko hamahiru konpainiek Otxandioko kaleak hartu eta euren lanak erakutsiko dituzte. Antzerkia, dantza, magia eta akrobaziak doan ikusteko aukera izango da, beraz. «Hamahiru arituko dira, baina guztientzat izango da tokia: konpainientzat, instituzioentzat, banatzaileentzat...», azaldu zuen Pedro Ormazabal Artekale elkarteko diruzainak.

Larunbat gaueko 00.00etan hasiko dute jaia, Jon Zabalek gaztetxean aurkeztuko duen lanarekin, «Pensamientos encontrados». Goizeko hamarretan jarraituko du jaiak Andikona plazan, En la Lonaren «Momentu Ridiccoli» haurrentzako ikuskizunarekin. Egunari Trapu Zaharrak emango dio bukaera «La avería» lanarekin.