KULTURA GASKOIA
La Maiada, kultura gaskoiaren astea, ospatzen ari dira Angelun
Atzotik maiatzaren lehenera arte La Maiada deitutako gaskoi astea ospatzen ari dira Angelun. Kultura gaskoiari buruzko sentsibilizazio ekimenak, kontzertuak, kantaldiak, haurrei zuzendutako animazioak eta beste hainbat ekitaldi eginen dituzte. Eta azkeneko egunean, Saint-Pe-de-Lereneko makuludunek Mai izeneko pinua zutik jarriko dute Herriko Etxearen plazan. Gero, Taï Cosi taldeak alaitutako bazkaria eginen dute eta Gareminak gaskoi dantzaldia animatuko du.