GARA > Idatzia > Kultura

»ESPETXETIK KALERA!»

Ikusleek hautatuko dituzte Uharteko arte eszenikoen lehiaketako irabazleak

«Espetxetik kalera!» kaleko arte eszenikoen V. lehiaketa eginen dute maiatzaren 19an Uharten, Salhaketak eta Uharteko Udalak antolatuta. 18.30ean izanen da, eskola zaharreko patioan (San Juan plazaren atzealdean), eta izena eman duten konpainiek hartuko dute parte, herriko Takarika...tun!!! taldearen laguntza bereziarekin. Aurten, nobedade gisa, publikoa izanen du irabazlea aukeratzeko ardura, bertantxe eta herri bozketaren bidez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo