ZUZENKETA
Euskal Editoreen Elkarteak ez du salaketa publikorik egin
Euskadi Literatura sarien inguruan atzo GARAn argitaratu zen informazioa ez zen zuzena. Lakuako Gobernuko Kultura sailak sarietara lanak aurkezteko baldintzak aipatu ziren, eta horiek horrela dira, baina Euskal Editoreen Elkarteak ez du baldintza horien inguruan inolako jarrera publikorik adierazi, atzoko albistean ulertarazi genuen moduan. Sentitzen dugu gaizki ulertu honek eragozpenik sortu badu.