GARA > Idatzia > Kultura

Jose Luis Tabueñaren erakusketa, Arrasateko Kajoi tabernan

GARA | BILBO

Arrasateko Kajoi tabernan Jose Luis Tabueña argazkilariaren lanen erakusketa izango da ikusgai asteartetik aurrera. Inaugurazioa arratsaldeko zazpietan izango da. Izan ere, aurten 25 urte betetzen dira Kajoi taberna ireki zela. Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, argazki erakusketa hauxe, besteak beste.

Jose Luis Tabueña (Huesca, 1971) moda, publizitate eta musika arloko argazkilaria da. Bere kasa ikasi zuen argazkilaritza eta bere jaioterrian eman zituen lehenengo urratsak lanbide horretan. Azken 14 urteotan, enpresa ezagunentzat egin du lan: El Corte Ingles, Antonio Miro, Cortefiel, FHM, Dominical... Baita zinema eta musika arloko aurpegi ezagunekin ere: Alejandro Amenabar, Elena Anaya, Goya Toledo, Antonio San Juan, Candela Peña, Alasca, Sergio Dalma, Rosana, Pablo Alboran, Melendi, Marta Sanchez eta Pastora Soler, besteak beste.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo