GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Boliviak ere beretzat nahi ditu bere baliabideak

Boliviako presidente Evo Moralesek, Maiatzaren Lehenaren mobilizazioen kariaz, agerraldi publiko garrantzitsua egin zuen atzo eta Transportadora de Electricidad enpresaren kontrol publikoa hartuko duela adierazi zuen. Bere agindua betetzearren, gainera, Armadari agindu zion enpresaren egoitza nagusia zaintzeko. Berria ezagututa, zalaparta handia sortu zen azkar Estatu espainolean; izan ere, desjabetutako konpainia Red Electrica Española (REE) espainiar enpresa handiaren filiala da, eta Boliviako Gobernuaren erabakiak kalte handia egin diezaioke, ez bakarrik enpresari berari, baita gainbeheran dagoen Estatu espainoleko ekonomia osoari ere. Gainera, duela aste gutxi Argentinako Gobernuak antzeko neurria hartu zuen Repsolen filiala zen YPFren gainean, eta Hego Amerikako gainerako gobernuek antzeko erabakia hartuko balute, Estatu espainola ataka larrian egongo litzateke. Izan ere, enpresa espainol handienek interes ikaragarriak dituzte kontinente horretan.

Hain zuzen, hori da Boliviako eta Argentinako gobernuek aldatu nahi dutena, bertako baliabide naturalak kanpoko enpresak aberasteko baino beren herrien hobebeharrez erabil daitezen. Moralesek esan zuen Boliviako herriari eta langileriari omenaldia egiteko hartu duela enpresaren kontrola. Zalantzarik gabe, herriak eta langileriak begi onez ikusi dute erabakia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo