Bin Ladenen heriotza, Obamaren hauteskunde kanpainarako bultzada
Osama Bin Laden hiltzeko burututako operazioa Barack Obama AEBetako lehendakariaren atzerri politikako lorpen handiena bilakatu da. Hauteskunde kanpainan murgilduta, argudio indartsu gisa darabil Etxe Zuriak, baita errepublikanoen aurka jotzeko ere.
GARA |
Duela urtebete, Al Kaedako buruzagi Osama Bin Laden hiltzea lortu zuen operazioa Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari Barack Obamaren atzerri politikaren lorpen handiena bilakatu zen. Orain, berriz, berrautaketa kanpainarako eslogan onena bihurtu dute.
Iazko maiatzaren 1ean, gaueko hamarrak inguruan, Obama lehendakariak hedabideen aurrean adierazpenak egingo zituela iragarri zuen Etxe Zuriak. Gehiengoaren harridurarako, prentsaurreko horretan, 2001eko irailaren 11ren ostean, urteetan AEBetako herritarrei etsai goren gisa irudikatu zieten Al Kaeda erakundeko burua hilik zela jakinarazi zuen Obamak.
Operazio sekretu batean hil zuten Bin Laden, Washingtondik zuzenduta eta Abbotabaden (Pakistan) Itsas Armadako operazio berezien taldeak burututa. Ekintza horrek pisua eta indarra eman zion Obamari; «terrorismoaren kontrako urrezko domina» ezarri zion lepotik behera.
«Domina» hori diskurtso, eztabaidagune eta elkarrizketetan behin eta berriro aipatu izan dute, Obamaren Gobernuaren arrakastaren froga nagusi gisa agertuz, batez ere, bere aurkariek egoera ekonomikoaren inguruko kritikei ekiten dietenean.
Etxe Zuriak argudio hori sarri erabili ez badu ere, lehendakaritzarako hauteskundeen kanpaina jada hasia den honetan, presidentearen aholkulariak operazioa kanpainako argudioen artean sartzen hasi dira.
«Obamak lortu duena eta herentziaz jaso zuena laburbiltzen duten pegatinak egin nahi badituzte, lan erraza dute: Osama Bin Laden hilik dago eta General Motors bizirik», adierazi zuen joan den ostegunean AEBetako lehendakariorde Joe Bidenek New Yorken eskainitako diskurtso batean.
Biden eslogan hori hauteskundeetan ziur asko Obamaren aurkari izango den Mitt Romney errepublikanoaren aurka erabiltzen ere ausartu zen: «Bera lehendakari izango balitz, eslogan bera erabili ahal izango luke, baina alderantziz».
Romneyk ez du eskarmenturik atzerri politikari dagokionez, eta oso kritiko agertu zen Gobernuak General Motors enpresa diru publikoarekin salbatzea erabaki zuenean. Ondorioz, Osamaren heriotza are baliagarriagoa izango da Obamarentzat.
El exrival de Barack Obama en los comicios de 2008, el republicano John McCain, que ahora respalda la candidatura del favorito para enfrentarse a Obama, Mitt Romney, acusó al presidente estadounidense de utilizar la muerte de Osama Bin Laden para fines «políticos».
Por su parte, Mitt Romney aseguró que cualquier otro presidente en lugar de Obama hubiera dado la misma orden de ir a por el líder de la organización Al Qaeda, muerto en una operación secreta estadounidense en Pakistán.
Sin embargo, previamente, el aspirante republicano se había pronunciado en contra de intervenir dentro de Pakistán contra Al Qaeda y destinar recursos millonarios para capturar a un solo hombre.
Mientras, el presidente concedió una entrevista a la cadena de televisión NBC en la Sala de Crisis desde donde él y su equipo de Seguridad Nacional siguieron la operación secreta contra el líder de Al Qaeda, Osama Bin Laden.
Además, su campaña de reelección divulgó un vídeo en el que el expresidente Bill Clinton alaba a Obama por su valentía en dar la orden de segior adelante con la operación. GARA
Pakistanek alerta egoeran igaro zuen atzoko eguna, Osama Bin Ladenen heriotzaren urteurrenean, Al Kaeda erakundearekin aliantza duten bertako taldeen erasoen beldur.