GARA > Idatzia > Euskal Herria

Erdarazko paisaia linguistikoa euskalduntzeko ekimenari eutsiko dio EHEk

GARA |

Azaroan abiatu zuen EHEk «Ezabatu eta euskaraz bizi» ekimena eta, horren inguruko ekintzak egingo dituzte datozen egunotan, jakinarazi dutenez. Erdarazko paisaia linguistikoa ezabatu eta hori euskaratzeko asmoa dute, «asimilazio prozesuari aurre egiteko, euskarak lehentasuna izan dezan eskatzeko, egoera latz hau iraultzeko beharrezkoa den politika burujabea aldarrikatzeko eta euskaraz bizitzearen hautua indartzeko».

Altsasuko eta Arrosadiako kideei, seinaleak euskalduntzeagatik, 6.000 eta 300 euroko isunak ezarri izana salatu dute, baita Altsasuko kideek izango duten epaiketa ere. Oztopoak oztopo, hautua berretsi, eta ekimenean parte hartzeko deia egin die EHEk herritarrei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo