GARA > Idatzia > Kultura

Lau egunean 120 kaleko antzerki emanaldi inguru izango ditu Leioako Umore Azokak

Hamahirugarren edizioa izango du maiatzaren 17tik 20ra ospatuko den Leioako Umore Azokak. 45 konpainia elkartuko dira bertan, horietatik 14 euskaldunak, eta 120 emanaldi egingo dituzte lau egunetan zehar.

p048_f01_148x84.jpg

A. A. | BILBO

Kaleko artearen industria garatzea eta konpainiek egun horietarako obra bereziak sortu ditzaten gogoa piztea dira, besteak beste, Leioan lau egunez ospatuko den Umore Azokak dituen helburuak. Maiatzaren 17tik 20ra egingo da kaleko obren erakusleiho eta bertan lan egiten duten agente ezberdinen hitzordu nagusi bilakatu izan nahi duen jaialdia. Izan ere, helburu didaktiko eta komertziala ere badu, atzo Eneko Arruebarrena Leioako alkateak azaldu zuenez. «Etortzen diren konpainiek ahalik eta errentagarritasun handiena izatea bilatzen du Umore Azokak», esan zuen. Gainera, publikoak gozatu eta barre egiteaz gain, konpainiok egiten duten «ekarpen ikaragarriaz ohartzea» ere espero dute.

Parte hartzeko, 400 eskaeratik gora jaso dituztela azaldu zuten atzo eta, guztira, 45 konpainia aukeratu dituzte -47 ikuskizun guztira-, horietatik 14 euskaldunak. «Gaztetasuna, berrikuntza eta nobedadeen arteko oreka» bilatu dutela azaldu zuen Ana Lopezek, Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Saileko zuzendariak. 22 estreinaldien garrantzia azpimarratu zuen. Azken urteetan, 40.000 ikusle bildu ditu Umore Azokak eta aurten ere kopuru hori berdindu edo gainditu nahi dute.

Aurtengo edizioan ere bi sari banatuko ditu Umore Azokak: bata euskal konpainien artean aukeratzen den ikuskizun onenari eta bestea atzerriko ikuskizun onenari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo