GARA > Idatzia > Kultura

Gorka Lazkano eta Iñaki Iturriotz Bizkaiko Txapelketan izango dira

p057_f02_88x72.jpg

GARA | BILBO

Asteburuan jokatu dira Durangaldeko eta Arratiako Bertsolari Txapelketak eta Gorka Lazkano eta Iñaki Iturriotz izan dira garaile, hurrenez hurren. Honek esan nahi du zuzenean sailkatuko direla Bizkaiko Txapelketara. Arratian 390,5 puntu eskuratu zituen Iturriotzek eta bigarren sailkatuak, Unai Ormaetxeak, 359. Gainerakoak ordena honetan sailkatu ziren: Illart Gamuzio, Ander Aldazabal, Beñat Romero eta Irati Astondoa.

Durangaldean, berriz, lehia estuagoa izan zen. Lazkanok 415 puntu bildu zituen eta Peru Madalenak, 410. Gari Sarriugarte, Eñaut Uruburu, Ander Salaberria eta Julen Sololuze sailkatu ziren ondoren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo