Lander Atutxa | Bilbo
Galdera erretorikoa
Gauza asko ikusita gaude herri honetan, baina galderak bata bestearen atzetik batzen zaizkigu askori itxaropenari gogoz eusten diogun garaiotan. Galdera guztiak mahai gainean jartzeko lekurik ez dago, baina, bat behintzat norbaitek erantzutea eskertuko genuke: nola da posible EAJ Aieteko Adierazpena sinatu izana eta handik gutxira bertan agertzen denaren kontra hain lotsagabe aritzea? Badakit galdera erretorikoa dela, baina, hala ere, askok eta askok Urkulluri egin nahiko lioketen galdera da.