GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

XII. Haur Antzerki Topaketak egingo dituzte Bilboko Kafe Antzokian

Bilbo eta inguruko herrietako hainbat ikastetxe eta ikastoletako Lehen Hezkuntzako ikasleek ikasturtean zehar landutako antzezlanak taula gainean eskainiko dituzte Kafe Antzokian, maiatzaren 28ra bitartean. «Topaketa hauek ez dira lehiaketa gisa aurkezten, baizik eta haur eta gurasoen arteko topagune gisa», azaldu zuten. Lehenengo txanda pasata, maiatzaren 21, 22 eta 28an izango dira emanaldiak. Topaketa hauen bultzatzaile eta parte hartuko duten hainbat talderen zuzendaritza lanetan Kurkuluxetan Antzerki Eskola aritu da. Emanaldiak 18.00etan hasiko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo