GARA > Idatzia > Kultura

KONTZERTUA

Garaizarko Mintsorriak abesbatzak 25. urtemugari amaiera emango dio gaur

Juan Crisostomo de Arriaga Bilboko Musika Kontserbatorioko auditoriumean (Ibarrekolanda - Sarriko metroa), era askotako musika-errepertorioa eskainiko du gaur Garaizarko Matsorriak abesbatzak bere 25. urtemugaren amaieran. Emanaldia 19.00etan hasiko da eta opera-aria ezagunak, bilbainadak eta euskal folkloretik aukeratutako abestiak izango dira entzungai. Kontzertu honetan Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldea, Begoñako Orkestra Sinfonikoa eta Leioako Kontserbatorioko txistulariak ere ondoan izango dituzte gainera. Sarrerak gonbidapen gisa banatuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo