GARA > Idatzia > Kultura

BERTSOLARITZA

Lea Artibaiko Bertsolari Txapelketa jokatuko da bihar Ondarroan

Sei parte hartzaile izango ditu bihar jokatuko den Lea Artibaiko Bertsolari Txapelketak. Ondarroako Kafe Antzokian izango da 17.30etik aurrera, eta irabazleak Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela eskuratuko du. Biharko bertsolariak hauexek izango dira: Eneko Arrate (Markina-Xemein, 1989), Gorka Ostolaza Potxis (Markina-Xemein, 1980), Joseba Artza Urta (Etxebarria, 1978), Aitor Arrizubieta Toko (Lekeitio, 1979), Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein, 1994) eta Xabat Galletebeitia (Lekeitio, 1986). Informazio gehiago www.bizkaikotxapelketa.biz atarian eta sare sozialetan topa daiteke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo