saria
Gaizka Arostegiren «Urrezko orrazia» lanak irabazi du Mikel Zarate saria
Gaizka Arostegik idatzitako «Urrezko orrazia» nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, udazkenean kaleratuko da. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten orain bi urte sariketa hau, euskal kultura anitz bultzatu zuen Mikel Zarateren omenez.