GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Herritarren interesen araberako konpromisoa

Pasaia, Donostia, Lezo eta Errenteriako udalek joan den urtarrilean Pasaiko portuko jarduerak eragiten duen kutsadura dela-eta kezkatuta agertu ziren eta erakundearteko lantaldea abian jartzeko eskatu zuten, instituzioen elkarlana beharrezkotzat jotzen baitzuten, denen artean arazo horretaz eztabaidatu eta konponbidea bilatzeko. Atzo, Erakundearteko Lantaldeko partaideek -lau udal horiek, Pasaiako Portuko Agintaritza, Gipuzkoako Aldundia eta Lakuako Gobernua- egin zuten bilkuran beren konpromisoa, zeinek bere arloan, erakutsi zuten portuko jardueraren eta inguru hartako bizilagunen bizi kalitatearen arteko oreka lortzeko.

Egokia eta beharrezkoa da instituzioen arteko elkarrizketa eta elkarlana, zoritxarrez hori ohiko prozedura denik ezin esan badaiteke ere; aitzitik, proiektuak eztabaidatu gabe eta horiek egiteko ahalmena dutenen interesen arabera erabaki ohi dira sarritan. Instituzioen arteko elkarlanaren helburua, nolanahi ere, herritarren beharrak ase eta arazoak konpontzea izan behar du, eta edozein egitasmok horien araberakoa izan behar du. Kasu honetan, pasaitarren eta inguru hartako gainerako bizilagunen interesen araberako irtenbideak eskaintzen dituena. Hartarako konpromiso argia erakutsi zuten atzo erakunde horiek eta poztekoa da. Izan ere, horixe da haien betebeharra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo