Pasaiako portuko kutsadura eta bizi kalitatearen arteko oreka, gertuago
Pasaiako portuko lanek sortzen duten kutsaduraren eta inguruko bizilagunen bizi kalitatearen artean oreka bilatze aldera erakundearteko lantaldea osatu zuten Lakuak, Diputazioak, Pasaiako Portuko Agintaritzak (PPA) eta Donostia, Errenteria, Lezo eta Pasaiako udalek. Pozarren, lehen urratsak iragarri zituzten atzo. Konpromisoa irmoa dela berretsita, xede guztiak bete arte lanean jarraituko dutela ziurtatu zuten.
Oihane LARRETXEA |
«Hirugarrenean baietz» esan ohi da, eta emaitzak ikusita, lehen helburua lortu dela dirudi. Iragandako urtarrilaren 9an bildu ziren -2000. eta 2006. urteetan ere saiatu ziren- Pasaiako Portu Agintaritza (PPA), Lakuako Gobernua, Gipuzkoako Aldundia eta Pasaia, Donostia, Lezo eta Errenteriako udalak portuko jardueraren eta honek ingurumenean dituen ondorioen artean oreka bilatzeko. Horretarako neurriak adostu behar ziren, baina lehendabizi erakundearteko taldea mahaiaren inguruan biltzea ezinbestekoa zen. Atzo, lau hilabeteren ondoren, eta bost bilera tarteko, kide bakoitzak hartu dituen konpromisoak iragarri zituzten.
Pozarren agertu ziren Pasaiako udaletxean egindako agerraldian Amaia Agirregabiria, Pasaiako alkatea -Errenteria, Lezo eta Donostiako alkateen izenean ere egin zuen agerraldia-; Juan Ignacio Escala, Lakuako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaria; Ainhoa Iraola, Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako zuzendari orokorra eta Lucio Hernando, PPAko presidentea.
Agirregabiriak «inflexio» eguna zela adierazi zuen, eta baieztatu zuen «konpromiso argia» hartua zutela «badiaren inguruan bizi direnen bizi kalitatearen alde aurrerapausoak emateko». Halaber, bost bileretan teknikariek «lanketa txukuna» egin dutela goraipatu zuen; eta horren emaitza, hain zuzen, atzo aurkeztu zuten txostena. Bertan, egoeraren diagnostikoa egin dute, neurri zuzentzaileak zehaztu dituzte eta horien arabera jokatuko dutela hitzeman.
Lakuak izango dituen ardurak bi dira. Lehenengoa, erakunde ezberdinetan inplikatuta izango diren teknikarien koordinazioa bermatuko du, «denen arteko lotura berbera izan dadin», esan zuen Escalak.
Bigarren zeregina airearen kalitatearen kontrola egitea izango da. Batez ere Lezon egingo da, bertan pilatzen baitira honekin zerikusia duten bizilagunen salaketa gehienak. Gogorarazi zuen dagoeneko egon badagoela airearen kalitatea kontrolatzen duen kabina finko bat, eta honek araudia betetzearen aldetik ez dituela «arazoak» ematen. Orain, ordea, kanpaina bat egingo dute salaketen iturri den hori ondo aztertu eta «informazio zehatza jasotzeko». Datu horiek guztiak dagokionari igorriko dizkiote arazoari irtenbidea emateko zein urrats egin behar dituen adierazteko.
Aldundiari dagokionez, estuarioetako uraren kalitatea neurtzeko urtero egiten duen azterketekin jarraitzeaz gainera, soinuaren azterketak egingo ditu «badiaren inguruan dauden egoerak hobeto ezagutzeko». Hain zuzen, lau udalak uraren eta soinuaren inguruan jardungo dira -besteak beste Pasaiako Udalak eta URAk Donibaneko alde zaharreko saneamenduren hitzarmena berrituko dute-, eta airearen inguruko ikerketa gaurkotua ere egingo dute.
Gaizki egindakoa zuzentzeko
Gehiegizko soinuaren eta kutsaduraren salaketen iturria portuaren jarduera denez, Lucio Hernandok, PPAko presidente den heinean, bazuen zeresana. «Batzorde honek gauza batzuk gaizki egin ditugula ikustarazteko balio izan digu, lanean murgilduta zaudenean uste duzulako dena ondo egiten ari zarela», esan zuen.
Batzordean «ilusio handiz» parte hartu duela azpimarratuz, bere iritziz «elkarlanean oinarritutako politikak norgehiagokan oinarritutakoak baino emaitza hobeak ematen ditu». Lan egiteko modu hau «beste eremu batzuetan» egitea onuragarria izan litekeela ere esan zuen.
Neurri zehatzei dagokienez, Hernandok esan zuen zaratarik handiena garabiek goitik karga askatzen dutenean sortzen dela, eta hori zuzenduko dutela. Praktika honek, gainera, hauts handia sortzen duela erantsi zuen.
Zarata sortzen duen beste elementu bat dira, halaber, egunero portutik igarotzen diren 3.000 kamioiak. Bertan ibiltzeko abiadura murriztu zietela gogorarazteaz gain, aurreratu zuen gurpilak garbitzeko makina bat jarriko dela, portura sartzean, edo bertatik irtetean zikinkeria ez barreiatzeko. Azkenik, txatarrak sortzen duen soinua gutxitzeko pantaila batzuk jarri dituzte Molinaon. Erantsita duten ehunek hautsa bilduko dute.
Neurrietako batzuk iragarrita, erakundearteko lan taldeko teknikariak hiru hilabetean behin elkartuko dira, eta erakundeetako ordezkariak sei hilero, oraindik «eskuratzear dauden helburuen alde» lan egiteko.
Una semana después de que la Diputación de Gipuzkoa hiciera suya la petición de la ciudadanía de Pasaia para que la Autoridad Portuaria devuelva al municipio la parcela de 17 hectáreas que se encuentra en La Herrera -porque la institución considera que ese sería el primer paso para la regeneración de la bahía-, su presidente, Lucio Hernando, confesó que se trataba de «un mensaje cifrado» cuando reveló que se sentía «encantado» con la experiencia de la comisión interinstitucional. «Creo que nos ha ayudado a todos en lo técnico, pero también en la convivencia. Quizá este modelo hay que montarlo para otras cuestiones que están siempre colgando, ¿no?», preguntó. Esta fue su respuesta después de que se le preguntara por la opinión que le merecía la petición que hizo el diputado general, Martin Garitano.
Su posición hizo reaccionar a la alcaldesa de Pasaia, Amaia Agirregabiria, sentada justo a su lado. «Te tomo la palabra», le dijo. «Claro que me la podéis tomar. Si no, no lo diría públicamente», insistió Hernando.
Añadió que en su día, estando ya él al frente de la APP -lleva en el cargo 14 meses-, se dio el primer paso para la desafección, «que es la declaración de innecesariedad», matizando que se refería a La Herrera Norte. «El siguiente paso sería lo que se llama desafección», dijo. En ese momento, según explicó, pasaría de ser un bien patrimonial de la APP a pertenecer a quien se lo cediera o vendiera. En ese punto, matizó que la desafección necesariamente no tiene que ser a cambio de dinero. «Puede ser frente a aprovechamiento urbanístico», puso de ejemplo. O.L.