GARA > Idatzia > Euskal Herria

Abadiñoko Udalak presoen senideei laguntzea onartu du aho batez

GARA |

Abadiñoko Udalak ordenantza bat onartu berri du, erroldatuta dauden preso abadiñarren senideei diru laguntzak emateko. Akordioa aho batez hartu du udalbatzak eta kartzeletara egin beharreko joan-etorrietan «gastuak ordaintzen laguntzea» du helburu.

Abadiñoko Independenteak taldeko sei ordezkariek, Bilduko bostek eta EAJko bi ordezkariek adostu dute 12.000 euroko partida. «Gauden krisialdi ekonomiko honetan batzuek ez dute eskuarterik eta senide presoak bisitatzera joan beharrak gastu handia dakarkie», azaldu zuen Jose Luis Navarro alkateak.

Laguntzak errenta mailaren arabera emango dituzte, eta kontuan hartuko dituzte familiaren diru-sarrerak eta bigarren etxebizitza izanez gero, horien katastro balioa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo