GARA > Idatzia > Euskal Herria

hil oharra | Karmele esnal

Dama beltzak eraman du Maribeltz

p018_f02.jpg

Arantxa MANTEROLA |

Frankismoaren garai beltzenetan ikastolen mugimendua sortu izateagatik ezagutuko zuten askok andereño Karmele. Gaztetasunaren ausardiarekin, Elbire Zipitriarengana hurbildu zen 1953an garai hartako «eskola sistema oso aurrerakoiaren» teknikak ikasteko.

Zazpi haurrekin ireki zuen, 1955ean, bere lehen ikasgela Donostiako Pedro Egaña kalean, eta bizitza osoa eman zuen irakasle gisa eta euskarazko irakaskuntzari lotutako beste hainbat ekimenetan udalekuen antolakuntzan, Bagera elkartea sortzen edo Mintzalagun programan, esaterako.

Alta, beste eremu batzuetan ere agerian geratu zen bere adorea, antzerkigintzan, adibidez. 60ko hamarkadan Jarrai antzerki taldean aritu zen Iñaki Beobide, Xabier Lete, Arantxa Gurmendi eta Ramon Saizarbitoriarekin, besteren artean.

«Zeruko Argia» aldizkarian, berriz, Maribeltz ezizenez idatzi ugari argitaratu zituen. Hainbat sari eta omenaldi jaso zituen 1997an erretiratu ostean (Anton Abbadia saria 1999an, Sabino Arana Fundazioarena 2007an...).

Atzo itzali zen 79 urterekin bere ikasle andanaren artean argi itzalgaitza utzirik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo