GARA > Idatzia > Kultura

Unamuno oroitzeko ekitaldiak hasiko dira, Rabaten hitzaldiarekin

GARA | BILBO

Bidebarrieta kulturgunean inauguratuko da gaur Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak Miguel de Unamunoren heriotzaren 75. urteurrena gogoratzeko antolatu duen programazio berezia. Uda ostean jarraipena izango duen hitzaldien zikloa idazle bilbotarraren bizitzan eta lanean mundu osoko aditu nagusienetakoa den Jean-Claude Rabatek hasiko du, 19.30ean.

Berarekin batera, bere emazte eta ikerketa guztietan ohiko laguntzaile duen Colette Rabate izango da. «Miguel de Unamuno. Cartas del destierro» lana argitaratu berri dute biek, erbestetik egileak bere adiskide hoberenetako batzuei bidali zizkien gutunak biltzen dituen ikerketa lan zorrotza.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo