Euskal antzerkia Libourneko Fest'Arts jaialdira gonbidatu dute
Etxepare Euskal Institutuak, Akitaniako OARA arte jardueren bulegoak eta Libourne udalerriko Fest'Arts jaialdiak aurten Euskadi herrialde gonbidatua izatea ahalbidetuko duen koprodukzio hitzarmena sinatuko dute bihar Bilbon. Akordioak Bilboko Frantses Institutuaren babesa ere jaso du. Elkarlanari esker, euskal kale antzerkia erakusteko «ahalegin berezia» egingo du kale antzerkiaren europar jaialdi garrantzitsuenetakoak, hamabi emanalditan lau euskal talde bilduz: Deabru Beltzak, Organik, Trapu Zaharra eta Turukutupa.