Hollande dagoenetik Etxeratek ez du aldaketarik sumatu presoen egoeran
«Okerrera ez bada», presidente hautatua izan denetik, François Hollandek ez duela presoekiko politikan aldaketarik egin salatu zuen atzo Etxeratek. Bi hauteskundeak amaitu diren honetan, «kanpainan izandako hitz ederrak egiaz betetzera» dei egin zuten, batez ere bertako hautetsi berriei. Batzuekin dagoeneko harremanetan jarri dira eta beste batzuei hitzordua eskatu diete. Justizia ministro berriari ere bilera eskatzeko asmoa dutela iragarri zuten.
Arantxa MANTEROLA |
Udaberri honetan Estatu frantsesean Presidentetzarako eta Legebiltzarrerako bi hauteskundeak iragan ostean, Etxeratek ez du Hollanderen politikarekin aldaketarik sumatu, «okerrera ez bada». Horrela adierazi zuten, atzo Baionan elkarteko kideek.
Baieztapen hori irudikatzeko, presidente dagoenetik bakartzearekin eta urruntzearekin lotutako hainbat kasu aipatu zituzten. Hain zuzen, Gradignanen bakartua zegoen Naia Lacroix senpertarra Châlons-en-Champagneko espetxera (950 km-ra) eraman zutela gogora ekarri zuten. Alta, bakarrik ez egotearen truke etxetik are urrunago egotera zigortu dute, bai bera, baita berarekin jarri duten Olga Gomez presoa ere eta, noski, bien familiak.
Antzeko zerbait gertatu zaie Julen Mujika eta bere anaia Andereri, elkarrengandik gertuago dauden presondegietara eraman badituzte ere. Berrikitan atxilotutako Xabier Aranburu, eta Oroitz Gurrutxagarentzat ere lekualdaketa eragin du, senideei bertaraino joateko senideen zailtasunak handituz.
Halaber, Estatu espainoletik bueltan Lannemezanera eraman duten Ibon Fernandez Iradiren isolamendua eteteko, bertan dauden gainerako presoek zigor-ziegetan egon behar izan dute, eta bestalde, Ion Kepa Parotek baldintzapeko askatasuna lortzeko oztopo ugari izaten ari da. «Horiek diskurtso luze batek baino hobeto erakusten dute egoera», Etxerateko kideen esanetan.
«Unilateralki bortitzak»
Senideek argi dute «gaurko prozesuan eta egin diren urrats guztien ondotik», bi gobernuak direla «unilateralki bortizkerian tematzen direnak». «Benetako prozesu demokratikoa ahalbidetzeko aukera dagoen honetan, jakina da euskal preso eta iheslarien egoera konpondu beharra dagoela ezinbestean, haien eta gure eskubideak errespetatzetik hasita», gaineratu zuten.
Bide horretan, ahaleginak eta bi egiteko eskaera berrituko die Etxeratek hautatutako diputatu berriei, «sozialistei eta kolore guztietakoei». Norabide horretan, Herrira mugimenduarekin hasitako interpelazio lana biderkatu egingo dute. Christine Taubira Justizia ministroari ere hitzordua eskatzeko asmoa dute.
Kontaktu horiek dagoeneko hasiak direla jakinarazi zuten bide batez. Jean Grenet diputatu ohiarekin izan ziren joan den astean eta Georges Labazee eta Frederique Espagnac senatariekin hitzordua finkatzen dabiltza. Jean-Jacques Lasserre beste senatariak ez die, oraingoz, erantzunik eman.
Hautetsien «hitz ederrak zertan geratzen diren» bereziki behatuko dute. Senideek ez dute, haatik, ahazten «hautetsien promesak gorabehera, herritarren mobilizazioak eta gizartearen parte hartzeak duen berebiziko garrantzia gure senitartekoen egoera eraldatzeko eta konponbidea bultzatzeko».
Datozen asteetan deituko diren mobilizazioetan parte hartzea biziki garrantzitsua dela nabarmendu ostean, Herrira mugimendua urriaren 14rako antolatzen ari dena ekarri zuten gogora: «Baionako karrikak bete behar ditugu, espetxeak husten joan daitezen».
El traslado de los 250 presos de la vieja cárcel de Iruñea a la nueva macrocárcel Norte II se realizó ayer por la mañana entre protestas de un grupo de personas que portaban pancartas como «Estamos con vosotr@s» y «80.000.000 euros en criminalizar la pobreza. ¿Por qué no prevenirla?».
Estas protestas derivaron en momentos de tensión cuando agentes de la Policía Municipal retuvieron, identificaron y multaron a varias personas cuando estas procedían a colocar más pancartas.
La de ayer no es la única protesta relacionada con la nueva cárcel, ya que hace una semana, cuando fue inaugurada, diversos colectivos, desde Herrira a Salhaketa, pasando por asociaciones vecinales o anarquistas, mostraron su rechazo a esta macroprisión.
Este traslado no supondrá en principio un gran cambio para los reclusos, ya que, al no poder abrirse todos los módulos del nuevo penal por falta de personal, se prevé que las personas presas estén en condiciones parecidas a las que sufrían en la vieja cárcel.
En ese sentido, varias son las incógnitas que rodean este cambio de centro penitenciario, como para qué se utilizará el edificio de la vieja cárcel, o que recursos se destinarán a la reinserción de las más de 1.000 personas que cumplirán condena en la nueva prisión. M.P