GARA > Idatzia > Euskal Herria

Biarritzen aurkitu dute itsasoan desagertutako angeluarraren gorpua

GARA | BAIONA

Biarritzeko Ours Blancs klubeko kideek atzo goizeko hamar eta erdietan antzeman zuten ostiral eta larunbat arteko gauean itsasoan desagertutako Angeluko emakumearen gorpua. Euskaldunen Kostaldeko karel batetik erori zen uretara 22 urteko gaztea, eta atzo arte ez zuten bere gorpua berreskuratu. Azkenean, itsasora erori zen tokitik hurbil dagoen Portu Zaharretik ikusi zuten atzo goizean gorpua, eta, ondoren, suhiltzaileek atera zuten uretatik.

Aldamiotik eroritakoa hil da

Larunbat eta igande arteko gauean Baionako katedralaren inguruan dauden aldamioetara igo eta erori zen 31 urteko gizona atzo zendu zen. Gizonak zauri oso larriak jaso zituen 5 metroko altueratik erori ostean; azkenean, atzo hil zen Baionako ospitalean. Larunbat eta igande arteko gauean besta egiten ari zela igo zen gaztea aldamiora beste bi lagunekin batera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo