Konposta egiteko gailuak banatuko dituzte Baztanen
GARA | ELIZONDO
Eskualdeko Zabor Mankomunitateak eta Baztango Udal Zabor Batzordeak bultzatuta, konpostagailuak banatzen hasi dira bailarako herritarren artean. Eskaera egin zuten 168 lagunek aste honetan jasoko dute ontzia eta konposta modu egokian egiteko konpromisoa hartuko dute.
Astelehenean Baztangoizakoek zuten hitzordua Arizkungo elkartean eta han agertutako 30 lagunek konpostatzearen nondik norakoen gaineko ikastaroa jaso zuten.
Ostegunean 19.00etan Iruritako Gizarte Bilgunean banatuko dira konpostagailu gehiago, eta, larunbatean, berriz, 09.30ean Elizondoko Arizkunenean.