literatura
Edo! argitaletxeak «ezohiko» lanak plazaratuko ditu
Borondatezko lanean oinarritutako irabazi eta galera asmorik gabeko egitasmo autofinantzatua da Edo! argitaletxea. Irailetik aurrera hasi nahi dute euskaraz ohikoak ez diren lanak kaleratzen. Bi urteko lan, eztabaida, bilera eta solasaldietatik sortu da Edo! argitaletxea, egun literaturan dagoen eskaintza osatzeko eta aberasteko helburuarekin. Harpidedun bidez funtzionatzeko asmoa agertu dute, eta, hala, 50 euroren truke, argitaletxearen publikazio gastuak ordaindu eta argitalpen guztiak jaso dituzte harpidedunek.