GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Gernikako Akordioak «argiune urtea» iritzi dio azken lan urteari, «ilunguneak» gorabehera

Gernikako Akordioaren izenpetzaileek atzo jakinarazi zuten balantzearen arabera, azken lan urtea «argipen» aldia izan da. Herri honen normalizazio eta bakerako diagnostiko bateratua egin zuten eragile ugari eta askotarikoen balorazioaren arabera, «argiuneak» agertu dira azken ikasturte politikoan, baina «ilunguneak» ere badira. Lehenengoen artean, Aieteko konferentzia eta hark zehaztutako bide orriari jarraituta, ETAren erabakiari irizten diote «argiune» nagusia; Euskal Preso Politikoen Kolektiboak gatazka konpontzeko bere ekarpena egiteko prestasuna ere nabarmentzen dute, eta Sortu legeztatu izana ere normalizazio politikoaren bidean aurrerapausotzat jo. «Ilunguneen» artean, berriz, besteak beste, dagoeneko euskal herritarrek ez ezik, beste edozeinek ere ikusten duen egia kezkagarria nabarmentzen dute, Espainiako Gobernua eta PP gatazka politikoa amaitzeko aukera historikoa «arduragabekeria itzelaz» alferrik galtzen uzten ari direla, hain zuzen. «Ilungune» kezkagarri baina aldi berean argigarria, konponbidera bidean urratsak egiteak ez baitu esan nahi inoren estrategiarekin bat egin behar denik, denen eskubideak eta prozedura demokratikoak errespetatu behar direla baizik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo