Bermeoko Udalak lehen urteko gestioaren berri emango du bihar
GARA | BERMEO
Bermeoko Udalak herritarrei lehenengo urteko gestioaren berri emateko hitzordua antolatu du biharko, Nestor Basterretxea Kultur Aretoan arratsaldeko 20.00etan.
Saioaren gidari Idurre Bideguren Bermeoko alkatea berea arituko da eta, besteak beste, Udal Gobernuaren lehenengo urte honetako balorazioa ezagutaraziko du. Horrez gain, Bermeoko Udalaren egoera ekonomikoaren berri eta martxan jarritako proiektuen berri emango du. Bermeoko Udalak etorkizunari begira aurreikusten dituen ekimenak ere azalduko ditu.
«Gai horien guztien berri eman nahi diegu herritarrei, ondoren, beren iritziak, galderak eta kezkak adieraz ditzaten», adierazi zuen Bidegurenek, bermeotar guztiei hitzorduan parte hartzera dei eginda.