GARA > Idatzia > Euskal Herria

Fiskaltzak ez du Del Rio aske utziko, Estrasburgoko epaia Ťadierazleať delako

p013_f02_148x76.jpg

GARA | BILBO

Auzitegi Nazional espainoleko Fiskaltzak Ines del Rio presoa ez duela aske utziko jakinarazi du, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak «Parot doktrina» era «irregularrean» aplikatu ziotela esan eta euskal presoa kaleratzeko exijitu arren. Javier Zaragoza fiskalburuak sinatutako idazki batean, Estrasburgoko ebazpena «adierazlea» baino ez dela dio erabaki hori argudiatzeko. Esan duenez, zigor bat bertan behera uzteko agintzeko gaitasuna Konstituzio Auzitegi espainolak baino ez du, eta Del Rioren kasuan, hori kontra azaldu zen.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia ez dela aldaezina azpimarratu du. Fiskaltzaren irakurketaren arabera, oinarrian Estatuak erabaki behar du zein neurri hartu, Ministro Kontseiluaren gainbegiratzepean, eta beti ere epaiaren ondorioekin bat eginez. Gaineratzen duenez, «ohiz kanpoko eran» auzitegi europarrak hartu beharreko neurria adieraz dezake, zenbaitetan beste aukerarik uzten ez duen, baina Estrasburgok epaiaren behin-behinean betearazteko agindu ez duenez, Zaragozaren hitzetan, «ez da egokia eskatutako aske uztea onartzea».

«Gaitz isilduak» dokumentala

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau preso politikoren senideen testigantzak bildu ditu Etxeratek dokumental batean. «Gaitz isilduak» du izenburua, eta azaldu dutenez, «hamalau gaixotasun dira, hamalau egoera, hamalau bizipen» islatzen ditu, eta aldi berean guztiek bizi duten errealitate bera: «Larriki gaixorik egon arren, espetxean segitzen dute».

Hamalau testigantza horiek bestelako sentimenduak ere islatzen dituzte. Izan ere, dokumentalean hitz egiten duten amek, neba-arrebek edota bikotekideek beren senitarteko presoen «oinarrizko eskubideak urratuak izaten ari direla» ikusten dute egunero. Kasu guztietan, senideen gaixotasunak eragiten duen egonezinari kartzelako errealitatea gehitzen zaio, eta orduan «kezka da nagusi» kasu guztietan.

Dokumentalaren aurkezpena ostiralean egingo dute, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko areto nagusian, 12.00etan, baina dagoeneko trailerra ikusgai dago NAIZen helbide honetan:http://www.naiz.info/eu/mediateca/video/gaitz-isilduak-dokumentalaren-trailerra.

Bestalde, azken egunetan mobilizazioak izan dira euskal preso politikoen eskubideen alde. Astelehenean, elkarretaratzeak izan ziren: Altsasun, 60 lagun; Ataunen, 29; Iruñean -PPko egoitzaren aurrean- 72; Euban 10; Zaldibian, 18; Gernikan, 43, Bermeon, 25; Iurretan, 35; Laudion, 44; eta Otxarkoagan, 18; eta atzo, Sarrigurenen, 21 lagunek egin zuten protesta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo