GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Pisu txikian ere Goiherri izango da txapela lortzeko faboritoa

J.L.

Amaitzear da Euskal Herriko Txapelketa, eta horretarako hiru jardunaldi baino ez dira geratzen, 580 kiloko hiru jardunaldiak, alegia.

Orain arte jokatu diren hiru pisuetan Erandioko Goiherri taldea izan da jaun eta jabe. Gauza bat da irabaztea eta bestea, erakutsi duen nagusitasuna, beste talde guztien gainetik agertu baita. Hori ikusita, denontzat pisu honetan ere bizkaitarrak dira faborito nagusiak.

Irabazteko jokatu egin behar da, ordea, eta gaur hasiko dira horretan, Berangoko Santa Ana auzoan jokatuko baita lehen jardunaldia 17.30ean.

Erandiokoekin batera, Goiherri B, Gaztedi A, Gaztedi mistoa eta Getxo izango dira lanean. Gainerako pisuekin alderatuta, Mutriku faltako da. Gipuzkoarrek lan bikaina egin dute aurten, baina pisu honetan ez ateratzeko erabakia hartuta zuten, eta ez dira jardungo.

Mutrikuarren faltan, badirudi Gaztedi izango dela Goiherri estutzeko ardura izango duen taldea, nahiz eta Goiherri B ere ez den aparte ibiliko. Bi taldeok eta Gaztedi mistoak sekulako lehia izan zuten 600 kilokoan. Getxok, berriz, parte hartu duen pisuan azkena atera zuen, eta hori ondu nahiko du hemen.