GARA > Idatzia > Euskal Herria

Errausketaren aurkako manifestazioa izango da gaur Olatzagutian

GARA | DONOSTIA

«Errausketarik ez» lelopean gaur, 19.00etan, Olatzagutian egingo den manifestaziora bertaratzeko deia egin du 3 Mugak Batera plataformak. «Ekintza honekin -adierazi zuten atzo ohar baten bidez-, Nafarroako Gobernuaren eta UPN-PSNko buruzagien jarrera salatu nahi dugu; izan ere, alderdi hauetako zinegotzi batzuk porlandegian hondakinak erretzearen aurka azaldu badira ere, buruzagiek proiektua babesten jarraitzen dute».

Jarrera honen aurrean, gogorarazi dute udalak zein mankomunitateak aurka daudela, baita nekazari eta abeltzainen sindikatuak, eta talde ekologistak ere. Laburbilduz, ez dutela inposiziorik onartuko ohartarazi dute.

Manifestazioa Olatzagutiko plazatik abiatuko da gaur, arratsaldeko zazpietan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo