hizkuntzalaritza
Unescok Jon Landaburu omendu du
Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak ohorezko kide izendatu zuen atzo Jon Landaburu hizkuntzalaria, Bilboko Abandoibarran egindako ekitaldi batean. Jon Landaburu (Paris, 1943), euskal, frantziar eta kolonbiar herritarra, Kolonbiako hizkuntzetan aditurik handienetarikoa da. 40 urte baino gehiagoko ardura profesionala eta konpromiso pertsonala eskaini du Kolonbiako herri indigenen hizkuntza eta kulturen ezagutza eta biziberritze lanetan, eta ondorioz, bertako hizkuntza aniztasunaren babeserako eta sustapenerako funtsezko pertsona izatera iritsi da.