BIZKAIA
Aldundiak lau milioi eurorekin sustatu du euskara
Aldundiak Bizkaiko udal eta mankomunitateen normalizazio eta sustapen proiektuak lagundu ditu 1.825.000 euro emanda. Beste dekretu baten bidez, euskarazko teknologiaren arloko proiektuetarako 150.000 euro eman ditu, Euskara sustatzeko planak garatzen dituzten enpresek guztira 280.000 euro jaso dituzte, eta euskarazko tokiko hedabideek, 440.000. Euskararen normalizazioan eta sustapenean diharduten irabazi asmorik gabeko erakundeei, berriz, 1.725.000 euro eman ditu.