GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Jatorki abesbatzak eta CoroPiccolo alemanak emanaldia egingo dute Bilbon

GARA | BILBO

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak udako kontzertu berezia antolatu du Gizakundearen elizan asteazken honetarako, abuztuak 1, Karlsruheko (Alemania) CoroPiccolorekin eta Bilboko Jatorki abesbatzarekin. Saioa 20.00etan hasiko da eta ateak irekita egongo dira nahi duenarentzat, leku guztiak bete arte, antolakuntzak jakinarazi duenez.

1996an Karlsruhen sortutako CoroPiccolo taldeak Christian-Markus Raiser organo-jotzaileak zuzendutako 30 ahots ditu, eta antzinako musikatik hasiz, Barroko garaiko konposizioetatik igaroz, gaur egungo lanetara hedatzen den errepertorioa eskaintzen du. Urte hauetan Europako erreferentziazko abesbatzetako bat bihurtu da, eliza musikari dagokionez.

Abesbatzaren zuzendari eta konpositore Christian-Markus Raiser-ek eliza-musika ikasi zuen Stuttgarteko eta Trossingengo kontserbatorioetan. Duela ia bi hamarkadetatik Karlsruheko katedraleko organo-jotzailea dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo