GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Konpromisoa eta duintasuna ez ezik, buru argia dutela ere erakutsi duten preso politiko ohiak

Iragan astean fidantzapean aske irten ziren bost preso politiko ohiri egindako elkarrizketa dakar gaur egunkari honek bere orrialdeetan. Beste asko bezala, politika, elkartasun edo informazio arloetan jarduteagatik atxilotu zituzten gazteak dira, eta ezkerreko abertzaleen proiektu politikoarekiko eta elkartasunarekiko konpromisoa berresteaz gain, atxilotu zituzteneko testuingurua, aro politiko berria, espetxe politika eta oro har errepresioa hizpide dutela, zorroztasun handiz aztertu dute egoera politikoa, kartzelan emandako denboran egoera horren bilakaera nola sumatu duten eta beren herrira itzuli ondoren nola ikusten duten azalduz. Egindako urratsak nabarmentzen dituzte, eta beren eta beste militante askoren atxiloketen bidez ezker abertzalearen apustua indargabetzeko helburuak huts egin duela, baita oraindik lan handia egin beharra dagoela ere, aldaketaren aldeko eta errepresioaren aurkako egiturak indartuz. Eta lan horri heltzeko gogoz agertzen dira.

Gazte horien konpromisoa gauza jakina zen gaurko elkarrizketa baino lehen, baita haien jarrera duina ere, eta gauza nabarmena da, hala erakutsi baitute, buru argia dutela ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo