Angeluko Carrefourrek ez du abuztuko igandeetan irekiko
GARA | ANGELU
CFDT sindikatuak jakinarazi duenez, aurten Angeluko Carrefourrek abuztuko igandeetan salgunea ez irekitzea deliberatu du. Uztailean ere soilik 15ean ireki zuen.
Enpresa horretan nagusi den sindikatua «asebeteta» azaldu da erabaki horrekin. Izan ere, badira bi hilabete zuzendaritzari eskakizun hori egiten hasi zirela. Uztailaren 15ean salgunea zabaldu zuenean, soilik 40 langile (taldearen %10 eta gehienak sasoikakoak) joan ziren lanera. Salmentak oso urriak izan ziren.
CFDTk uste du krisi ekonomikoaren eraginari «langileen presioa» gehitu izanak bultzatu duela Carrefourreko zuzendaritza erabaki hori hartzera, eta «kostaldeko beste saltegi handietako langileek -Geant Casino, Leclerc- jarrera bera hartuko dutela espero du.