GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Gernika eta Hernani neurtuko dira denboraldiko lehen partidan

J.L.

Gernikak eta Hernanik Urbietako zelaian jokatuko duten norgehiagokarekin abiatuko da aurtengo Ohorezko Maila. Berez, aste bat beranduago hasiko da Liga, baina Gernikak European Amlin Challenge jokatu behar du, eta egutegian arazorik ez izateko, Hernaniren aurka bederatzigarren jardunaldian jokatu behar zuen partida Liga hasi baino aste bat lehenago jokatuko da Bizkaian.

Irailaren 16an, berriz, Ampo Ordiziak etxean Madril taldea hartuko du, Getxok, berriz, Gernika, eta Hernanik Vigon jokatuko du. Aurten maila nagusian lau euskal talde arituko dira eta derbiak ere ugari izango dira. Bizkaitarren arteko derbia azkar izango da, gipuzkoarren artekoa, berriz, azaroaren 11n jokatuko da Hernanin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo